Jotze orduetatik , bidaietatik, Fermin Muguruzaren azken biran mundu erdiko hoteletako logelatan sortzen ziren solasaldietatik , sortzen da Esne Beltza, proiektu musikal berria.
Xabi Solano (Etzakit, 4 Itzal, Fermin Muguruza Kontrabanda, The Solanos, Afro-Basque Fire Brigada) buru delarik eta zortzi musikari gehiago , abentura musikal berrien bila.
Gehiengoak Ferminek sortu zuen azkenengo girarako sortu zuen bandako partaideak dira , baina Etzakit, Joxe Ripiau , Izotz , Su Ta Gar taldeetako partaideak ere bertan daude.
Esne Beltza, Fermin berak proposatutako izena da. Bi koloreekin solasten du: txuria eta beltza , musika beltza txuriek egina. Orain dela gutxi “Gaztelupeko hotsak” zigiluarekin argitaratu duten “Made in Euskal Herria”izeneko CD singlean hori azaltzen da: reggae, ska, hip hop-aren nahasketak horretara gobidatzen gaitu , dantzara eta festara.
Abesti horietako bat , “Bozgorailuetatik!!” Xabi Solanoren musika eta Jon Maia bertsolariaren letra , Etxerat-ek “Zure konpromisoa behardugu” lelopean daraman kanpainari egindako aportazioa da.
Taldeak bi norabideetan lan egiten du : bata, zuzenekoa prestatu.ez da abendurarte ikusiko beraien indarra, Katalunya eta Euskalherritik egingo duten bira batean.Eta bi , beraien lehenbiziko diskorako materiala prestatu . Estudiotik pasa ondoren , hurrengo datetan kaleratuko dute beraien disko berria.Aniztasun eta indar haundia duen diskoa.
Beraiek dira :
XABIER SOLANO (Fermin Muguruza,The solanos, Etzakit)
SERGIO "PATXUKO" (Joxe ripiau, The solanos)
JONTROMBON eta HARITZ LONBIDE (Fermin Muguruza, Ttak)
IBAN ZUGARRAMURDI (Baldin Bada, Su ta gar)
PELLO GORROTXATEGI (Izotz, Karidadeko bentak)
JON MARI BEASAIN (Etzakit, Mal de ojo)
AITOR ZABALETA (Etzakit, Izotz)
DZ (Fermin Muguruza, Selekta kolektiboa)
